XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenik, ikasleei honelako testu bat non irakurtzea espero luketen galdetu.

Galdera hau, normalean, testu mota eta funtzioarekin zerikusia duena, irakurketa bitarteko fasearen haseran egin beharko litzateke, baina testu honek egunkari erreportai baten ezaugarri gutxi dituenez, ikasleek irakurgaia polikiago begiratzeko aukera duten arte uzten da.

Irakurketa ostea
Irakurketa osteko lanaren aktibitaterik berezkoena ikasleei istorioa osatzeko eskatzea izango litzateke (benetako bizitzan, hurrengo egunkari erreportaiek istorioa jarraituko lukete).

Honako argibide hauek eman litezke: Pentsa ezazue lehoinabarra bizirik harrapatu zutela.

Azaldu ezazue zer gertatu zen, diagrama eta mapak emanez, nahi izanez gero.

Hau etxekolan bezala egin daiteke, 4. ariketaren ordez.

Iradokizunak konparatuak eta kritikatuak izan daitezke, noski.

8. koadroan emandako bigarren adibidea goi-mailako klase batetarako pentsatua dago.

Benetako testu bat da (Arkell 1973:106), aldaketa txiki batzu dituelarik.

Programaren xedeak honako hauek dira:
1. Ikasleei testu bat ulertuz irakurtzeko estrategiak garatzen laguntzea (ad. parrafoaren gaia antzematea, irakurketa azkar eta iragarpenaren bidez).

2. Testu baten bidez edukiak ikastea, hiztegi alor batetan praktika intentsiboa egitearen bidez.

3. Gaiaren garapena nondik nora doan ikustea, testu osoa hartuta.

Ikasleei iragarpenak egiten laguntzeko, testua hiru zatitan banatzen da, eta bakoitza aparte lantzen, behean deskribatzen den bezala.

Azkenik, lan orokor batzu egiten dira, zeinak hiru sailak multzo bakar baten zati gisa ikusten laguntzen bait dute.

Irakurketa aurrea
Irakasleak zera azaltzen du.

XIX. mendean Britainia Handiko hiri industrialetan populazio hazkunde handia gertatu zela.

Lan taldeek jarraitzen diote eta talde bakoitzeko partaide batek hazkunde honek zer nolako problemak sorrarazi litzakeen adierazten dio ikastaldeari.